Bertso saioak nork antolatzen dituen - Irati Majuelo

07/10/2024 8 min

Listen "Bertso saioak nork antolatzen dituen - Irati Majuelo"

Episode Synopsis

Etorri bezala badoaz udako egunak, iritsi da iraila, eta ezustean, Bardoak ere hasi dira kantuan Nafarroan. Pandemia garaitik erdizka jokatu eta erdizka ospatu ostean, aurten bete-betean hartuko du plaza taldekako txapelketak. 13 talde eta 91 parte-hartzaile, ez dira gutxi jendaurrera bertsolari berriak tantaka sortzen dituen herrialde batentzat.